Ohiko galderak
Artxiboari buruz
EITB Artxiboa Euskal Irrati Telebistaren ikus-entzunezko artxibo publikoa da. EITBk ekoitzitako eduki historikoak eta egungoak biltzen ditu eta herritar guztien eskura jartzen ditu edozein gailutatik kontsultatzeko.
Serieak, saioak, erreportajeak, dokumentalak, filmak eta haurrentzako edukiak aurkituko dituzu, bai eta EITBko kanaletan emititutako kultura- eta kirol-ekitaldiak ere. Eduki bakoitzaren fitxan adierazten da euskaraz, gaztelaniaz edo bietan eskuragarri dagoen.
Katalogoa etengabe zabaltzen da, eduki berriak argitaratu edo artxibo historikotik berreskuratu ahala. Ez dago egun finkorik: gaur emititzen dena Artxiboara irits daiteke hurrengo egunetan edo asteetan.
Kontua
Katalogoa kontsultatzea librea da eta ez du izen-ematerik behar. Eduki batzuk erreproduzitzeko, EITBko kontuarekin saioa hasi beharko duzu.
Bai. Zure EITB kontua berdina da talde honetako plataforma guztietan: ETB On, Primeran, Makusi, Guau eta Artxiboa. Izen-emate bakar batekin denetara sartuko zara.
Saioa hasteko pantailan sakatu "Pasahitza ahaztu duzu?". Izena emateko erabili zenuen helbide elektronikoan berreskuratze-esteka bat jasoko duzu, 24 orduz baliagarria.
Erreprodukzioa eta plataformak
Edukiaren fitxatik sakatu "Erreproduzitu". Edukia EITB taldeko beste plataforma batean eskaintzen bada, dagokion plataforma automatikoki irekiko da erreprodukzioarekin jarraitzeko.
Edukiak ETB On, Primeran, Makusi, Guau edo Artxiboa bertan erreproduzi daitezke, kasuan-kasuan. Eduki bakoitzaren fitxak argi adierazten du zein plataformatan erreproduzitzen den.
Katalogora sarbidea nazioartekoa da, baina eduki batzuen erreprodukzioa emisio-eskubideek mugatu dezakete. Erreproduzitzen saiatzean jakingo duzu.
Laguntza
Egiaztatu Interneteko konexioa eta zure saioa oraindik aktibo dagoela. Arazoak jarraitzen badu, saiatu orria freskatzen edo aplikazioa berrabiarazten. Horrela ere konpontzen ez bada, jarri harremanetan laguntza zerbitzuarekin 900 11 25 25 telefonora deituz edo kontaktu-formularioaren bidez.
Erreprodukzioan, ireki erreproduzitzailearen aukerak eta hautatu azpitituluen eskuragarri dagoen hizkuntza. Eduki guztiek ez dute azpititulurik; daudenean, fitxa teknikoan zerrendatuta agertzen dira.
900 11 25 25 telefonora deitu dezakezu (0034 945 01 25 25 atzerritik) edo eitb.eus webguneko kontaktu-formularioa bete. Laguntza-taldeak kontuei, erreprodukzioari eta zerbitzu orokorrari buruzko galderak erantzuten ditu.